Arrakasta handia lortuz itxi da liburu erabilien azoka bere lehenengo emanaldian

Erabilitako liburuen azoka solidarioaren lehengo emanaldiak lortutako arrakasta dela eta, ekintza ekainean errepikatzea erabaki du Berangoko Udalak. Hurrengo eduzioan Moreaga parkean ospatuko da merkatua, herriko pilotalekuaren ordez. Pasaden larunbatean 800 ale inguru trokatu eta 700 inguru saldu zituzten helburu solidarioekin. Lortutako dirua ‘Tierra de Hombres’ izeneko erakundearentzat izango da berriro. Gurutzetako ospitalean operatzen diren ume afrikarrak laguntzen ditu entitate solidario honek.