IX Berangoko Txakolin Eguna

‘BIZKAITARRON ZUKUA’ PUNTU-PUNTUAN BERANGOKOTXAKOLIN EKOIZLEEK BEREN ARDOAK ESKAINIKO DITUZTE EKAINAREN 14AN, DOMEKAN URTERO legez, ekaina hasieran, Berangoko txakolin ekoizleak batu egingo dira herrian, lortu duten ardoa jende artean banatzeko. Bederatzigarren aldia da Berangoko Txakolin Eguna ospatzen dena, eta
aurrekoetan legez, herriko frontoiaren aurrean jarriko dituzte dastatzeko postuak.
Ekainaren 14an, domekan, ospatuko da IX. Berangoko Txakolin Eguna; herriko txakolineruen produkzioaren erakusleiho. Berangoko txakolin ekoizleak baino ez dituzte beren ardoak eskainiko egun honetan, eta prezio ezin hobean gainera. 4 euro balio duen kopa erosita, nahi beste ardo eta ahal beste pintxo har ditzakezulako, muga batzuen barnean.
Hamasei etxola egongo dira jarrita eguerdiko 12.00etatik arratsaldeko 15.00etara bitartean. Horietako batean okela txitxi-burruntzi erara erreko dute, lukainka egosi
eta hestebeteak prestatu, txakolina dastatzen den bitartean zerbait
sabeleratzeko. Beste etxola batean, orozkoarra den Teresa Petralandak euskal pastela eta gazta eskainiko ditu, eta gainontzeko hamalauetan, Berangoko 21 txakolin ekoizleak
egongo dira. Euria izatekotan, frontoi barruan ospatuko da jaia, alokatuta izan ohi dutelako, eguraldiak eguna zapuztu ez dezan.
Giro lagunkoia gailendu ohi da egun honetan, eta horren adibide Gipuzkoako txakolinak gasa izan ohi du, Bizkaikoa, bestalde, garbiagoa dela esan daiteke. Da txakolineruek ardoa borondatez
ematea. Batek 40 litro baino ez eta beste batek 100 litro ekoitzi ahal izan baditu ere, beraien nahien araberakoa izango da eskaintzen dituzten
botila kopurua. Baina guztira, 700 bat botila xahutu ohi dituzte egun honetan. Ez da marka makala!
Eguna amaitzerakoan, sari banaketa izaten da, eta bertan, txakolin ekoizle guztiei eman ohi zaie trofeo bana, bereizketarik bakoa, parte hartu izana eskertzea baino ez baita intentzioa. Oroigarri hauek herriko alkateak, Josu Loroñok eta Tiko edota Gurpegui futbolariek eman ohi dituzte.
Antolatzaileen hitzetan, Udalak lan handia egiten du Txakolin Eguna aurrera atera ahal izateko, eta era berezian, Izaskun Zubiaur zinegotziak. Honen adibidea, kontsistorioak kontratatzen duen trikitixa taldea daukagu, Algortako txistulariekin batera, ardoaren dastatzea musikaz laguntzen dutelarik.
Berangok duen jaiegun politenetarikoa dugu hau, herritik bertatik sortutakoa baita. Etxolen kokalekua ere ez da edozein; Berangoko Sabino Arana kalea, metro geralekutik oso hur dago, biribilez etortzeko ere sarbide bikainak ditu, eta garrantzizkoena dena, tabernaz
inguratuta dago. Azken datu honek, tabernarien poza eta oniritzia dakar, nahitaez. Lagun asko bildu ohi dira egun honetan Berangoko frontoiaren aurrean, urterik urtera izena puzten
joan baita egun hau. 1000 kopa