Santa Ana erabilera inauguratuko dute ostegunean Berangon

Santa Anako erabilera anitzeko eraikina inauguratzeko ekitaldien buru izango da abenduaren 23an Anabel Landa Berangoko alkatea. Aipatu jardunaldian parte-hartze nabarmena izango dute tokiko elkarteek, udal iturriek adierazi dutenez. Horien hitzetan, "data esanguratsua izango da udalerriarentzat, kultur-egitaraua nabarmen areagotzeko aukera emango duen ekipamendu berria zabalduko baitute". Baina, tokiko kultur eta kirol taldeei biltzeko zein jarduerak antolatzeko tokia eskaintzea izango da azpiegitura horren helburu nagusia. Santa Anako kultur etxetik eta baselizatik gertu, hainbat kolektibok erabiltzen zuten eraikin zaharra bota behar izan zuten hori eraikitzeko. Antzina auzoko ikastetxe publikoa hartzen zuen etxe horrek eta Santa Anako hautesleku bezala ere erabili zen. Jendarte eta kultura helburuetara bideratutako azpiegitura berria da egungoa