III. AZOKA TXIKISOLIDARIOA

Maiatzaren 27an izango da Azoka Txikisolidarioaren hirugarren edizioa. Berangoetako kultur etxe aurreko plazan, Ludotekan eta Ludoklubean parte hartu duten 3 eta 12 urte arteko neska-mutilek egindako eskulanak jarriko dira salgai. Eskulanen artean, apaindutako arkatzak, paparreko orratzak, katiluak, imanak, diru-zorroak, ispiluak edota kamisetak daude.


Acobi elkarterako dirua batzea da ekimenaren helburua. Txernobilgo
zentral nuklearraren erradiazioak kaltetutako neska-mutilei denbora
batez abegi egiteaz arduratzen dira; baita kutsatutako guneetara
laguntza bideratzeaz ere. Aurreko edizioek harrera ona izan dute
parte-hartzaileen artean, elkartasuna sustatuz.